GNOMEren denboraren kontrol-tresnaren eskuliburua

GNOME Time Tracker-en eskuliburuaren 2.0 bertsioa duzu hau.

Table of Contents
1. Sarrera
1.1. Zer da GNOME Time Tracker?
2. GNOME Time Tracker-en erabilpena
2.1. GNOME Time Tracker-ekin lanean
2.2. Menuak
2.3. Tresna-barra
2.4. Proiektu-zerrenda
2.4.1. Zer da proiektu bat?
2.4.2. Proiektuaren egoera
2.4.3. Proiektu-zerrendarekin lanean
2.5. Egoera-barra
3. Pertsonalizazioa
3.1. Tresna-barrako hobespenen fitxa
3.2. Beste ezarpen batzuk
3.3. Ados, Aplikatu eta Itxi
4. GNOME Time Tracker-en elkarrizketa-koadro gehigarriak
4.1. Propietateen elkarrizketa-koadroa
4.2. Proiektu berriaren elkarrizketa-koadroa
5. Ezagutzen diren akats eta mugak
6. Egileak
7. Lizentzia

1. Sarrera

1.1. Zer da GNOME Time Tracker?

GNOME Time Tracker lan-fluxua kudeatu eta proiektu baterako behar den denbora kontrolatzen duen programa da. GNOME Time Tracker-a behar bezala erabiltzen ikasten duzunean, oso lagungarria izango zaizu. Zure lana optimizatzeko eta garrantzi gutxiko zereginetan denbora gehiegi galtzen ari zaren erabakitzeko erabil dezakezu. Proiektu batean pasatzen duzun denbora konta dezakezu, proiektu hori orduen arabera fakturatzen denean. GNOME Time Tracker-ek zuretzat lan egiteko dituen beste hainbat modu ezagut ditzakezu.

GNOME Time Tracker-a gnome-utils paketearen barnean dago, eta pakete hori GNOMEren mahaigaineko ingurunearen zatia da. Dokumentu honek 1.4 bertsioa deskribatzen du. Bertsio hori GNOME Time Tracker-ena da.

GNOME Time Tracker denboraren kontrol-tresna Aplikazioak azpimenuan hautatuz, Leiho nagusian, abiaraz daiteke, edo gtt komandoa komando-lerroan exekutatuz.