Tick-a-Stat applet-a


Table of Contents
Tick-a-Stat applet-a

Tick-a-Stat applet-a

Tick-a-Stat applet-ak, Figure 1n ikusten denak, sistemaren zenbait alderdi zaintzen ditu eta hainbat gertaeraren berri ematen du. Adibidez, PUZaren karga zain dezake, eta aldi bereko prozesuekin PUZa gainkartzen ari bada, abisatu egingo dizu.

Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Utilitatea->Tick-a-Stat.

Erabilera

Tick-a-Stat konfiguratu ondoren, etengabe exekutatuko da eta ez du behar sarrerako daturik. Tick-a-Staten konfigurazio orokorra the Section called Pertsonalizazioa puntuan azaltzen da. Modulu desberdinak erabil daitezke. Modulu horien funtzioak eta konfigurazioak the Section called Moduluak puntuan deskribatzen dira.

Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:

  • Propietateak… Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Gertaeren egunkaria… Gertaeren egunkariaren elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

  • Laguntza — dokumentu hau bistaratzen du.

  • Honi buruz… Tick-a-Stat applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.

Pertsonalizazioa

Tick-a-Stat applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak… aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa (Figure 2) irekiko da, eta hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.

Moduluak fitxak gaitu ditzakezun hainbat moduluren zerrenda ematen du. Hautatu modulu bat ezkerraldeko Moduluen zerrendan, eskuinaldeko panelean konfiguratzeko. Modulu bakoitzaren propietate konfiguragarriak the Section called Moduluak puntuan deskribatzen dira.

Orokorra fitxako propietateak hauek dira:

  • Gaitu gertaeren egunkaria — Botoi hau hautatzen baduzu, gaitutako modulu batek detektatutako gertaera bakoitzaren berriematea idatziko da Egunkari-fitxategiko sarreran.

  • Egunkari-fitxategiaren bide-izena — Gertaeren informazioa biltegiratzeko erabiliko den fitxategiaren izena da.

Bistaratzea fitxako propietateak hauek dira:

  • Emeki korritu — Botoi hau hautatzen baduzu, gertaera zaharrak astiro igoko dira gorantz gertaera berriak daudenean, lekua egiteko azkar igo beharrean.

  • Emeki idatzi — Botoi hau hautatzen baduzu, testua poliki-poliki idatziko da applet-ean, norbait idazten ariko balitz bezala, bat-batean agertu beharrean.

  • Atzerapena testua itzulbiratzean — Applet-aren eskuineko ertzera heltzean zenbat denborako geldialdia egin behar duen (segundo-hamarrenetan) mezua itzulbiratu aurretik (orga-itzulera balitz bezala).

  • Lerro arteko korritze-abiadura (emeki korritzean) — Lerroak gorantz zein abiaduratan korritzen diren adierazten du.

  • Zabalera — Applet-aren zabalera adierazten du (pixeletan).

  • Erabili paneleko leku guztia — Hau hautatzen baduzu, applet-a Panelean zehar zabalduko da, dagoen leku guztia hartuz (ondoan beste panel-objekturik badago, horraino zabalduko da)

  • Altuera — Applet-aren altuera adierazten du (pixeletan).

  • Erabili panel-tamainaren aholkua — Botoi hau hautatzen baduzu, Panelaren altueraren arabera egokituko du applet-ak bere tamaina.

Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.

Moduluak

Tick-a-Stat-ek modulu desberdinak ditu. Modulu bakoitzak sistemaren zati bat zaintzen du eta gertaera desberdinei erantzuten die. Hainbat modulu exekuta daitezke berehala gaituta. Tick-a-Stat modulu estandarrak behean deskribatzen dira.

Egileak

Tick-a-Stat applet-a John Ellis-ek idatzi du (). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Dan Mueth-ek idatzi du (). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.

Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu:

Lizentzia

Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.

GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:

 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
      Suite 330 BostonMA
      02111-1307 USA