Copyright © 2000 by Telsa Gwynne
Copyright © 2001 by Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (euskarazko itzulpena)
gEyes-en applet-a, Figure 1n ikusten dena, begi-pare bat da, pantailan zehar zure saguaren erakusleari jarraitzen diona. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Denbora-pasa->gEyes.
Ikusi nola begiratzen dioten begiek zure saguari.
Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:
Propietateak… — Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza — dokumentu hau bistaratzen du.
Honi buruz… — gEyes-en applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako, applet-aren bertsioa eta egilearen izena.
gEyes-en applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak… aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa (Figure 2n ikusten dena) irekiko du, eta bertan gaia aldatu ahal izango duzu.
Une honetan gEyes-entzat instalatuta dauzkazun gaien (itxuren) zerrenda erakutsiko dizu leiho honek. Hautatu erabili nahi duzun gaia.
Gai berria aukeratu ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko.
Default-tiny ezik, gainerako gai gehienak handiegiak dira zenbait Panel-tamainentzat, eta ondorioz, Panelaren tamaina aldatu egin behar izaten da.
gEyes Dave Camp-ek idatzia da (<campd@oit.edu>). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.
Eskuliburu hau Telsa Gwynne-k (<hobbit@aloss.ukuu.org.uk>) eta Arjan Scherpenisse-k (<acscherp@wins.uva.nl> idatzi dute. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: <docs@gnome.org>. Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.
Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (<hizkpol@ej-gv.es>). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu: <hizkpol@ej-gv.es>
Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.
Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.
GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:
Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
Suite 330 Boston, MA
02111-1307 USA